XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aita Hiriart-Urruty zenak eman zion Baionako Elizaren on-iritzia, nire aburua hartu ondoren, baina Zuberoako apaizek bazter uzten dute, baizik eta puristegia dela, ulergaitza.

Beraz nafarro-lapurterazko idazkiak zubereraz egokitzen dituzte jin arau.

c) Kateximarik ez da gehiago euskaraz egiten Zuberoan.

Orokorki, gero eta gutiago euskaraz egiten da elizan.

Zuberera hiltzen du frantsesak, ez Batuak.

d) Grafia xaharra atxikitzen du Zuberoako elizak: ez da hain xaharra ere, duela berrogei bat urte moldatu baitzuten gure aintzineko Guillaume Eppherre eta Lafont euskaltzainek.

2. Erakaskuntzan, zubereraz egiten da euskara derabilten eskoletan, hots nagusiki Seaskan, Ikasbin eta A.E.K.an.

a) Seaskaren mende daude bi ikastola: Basaburuko ama-eskola, Mauleko ama-eskola eta lehen maila.

Batuko grafia erabiltzen dute, hitz berriak Batutik hartzen dituzte.

Azken bi urteetan, ikasleak Batuari buruz idekitzen dituzte irakurgaien bitartez, hegoaldetik baitituzte liburuak.

Horrela Kanboko 2. mailean sartzera prestatzen dituzte.

b) Ikasbi sare publikoak halaber bi eskola ditu: bat Barkoxen, bestea Maulen.

Hor ere Batuko grafia eta hitz berriak.

Bestalde ordu batzuk egiten dituzte hantxe-hortxe errient ibilkariek.

c) Mauleko Saint-François kolejio-lizeo katolikoan, ez dago sail elebidunik: batxilergorako aukera bati buruz prestakuntza ttiki bat egiten du garaztar apaiz batek, literaturako testu batzuk aurkeztuz ikasle zuberotar eta baxe-nabartarrei.

d) A.E.K.-ak dituen taldeetan, grafia eta hitz berriak Batutik (Gaurko bizi modua adierazten dutenak, alfabetatu gabeek erdaretatik hartzen dituztenak).

c) Unibertsitatean hein bat mugatua da zubererak har dezakeen tokia, orokorki, idazle batzuen testuetan edeiten eta kokatzen baita, edo zuberotar xahar zenbaitez egiten diren grabaketetan.

Baina bere tokia badu dialektologian eta antzerkian, pastoralari esker.

3. Prentsa idatzian: zuberera guti, gehiena Batuko grafian eta hitz berriekin.

a) Egunkarian Junes Casenaveren zutabe batzuk, Batuko grafia eta hitz berriekin.

b) Herria astekarian, Zuberoako berriak zubereraz, grafia eta hiztegi berriekin, Panpella Etchebarne-ren lumatik (Allande Sokarroz-en segida hartu du).

Bestalde Jean Hiriart-Urruty zenak ideki zuen Jainkoa Bizia, Gizona sailean, noiztenka nire artikulu bat zubereraz.